Santiagotarrakek irabazi du Neguko Euskadiko Txapelketa
2.222 punturekin gailendu ditu aurkari guztiak, Itxas Gain Zumaiako Urola Itsas Kluba eta Pasaia Kayak taldeen aurretik sailkatu ostean.
Asteburu oparoa izan dute Santiagotarrak taldeko kirolariek. Joan den asteburuan taldeko pista sekzioak antolatutako Neguko Euskadiko Txapelketa jokatu zuten eta emaitza ezin hobeekin hasi dute denboraldi berria. 170 palista aritu ziren Bidasoako uretan, 5.000 metro luzeko proban. Santiagotarrak izan da nagusi, taldeko sailkapenean lehen postua eskuratu du.
2.222 punturekin gailendu ditu Santiagotarrakek aurkari guztiak, Itxas Gain Zumaiako Urola Itsas Kluba eta Pasaia Kayak taldeen aurretik sailkatu ostean. Taldeko garaipenaz gain, orotara, urrezko sei, zilarrezko lau eta brontzezko bi domina Irunen geratu dira. Aitor Gorrotxategik (23 urte azpikoen kategorian), Beñat Arsuagak (junior), Ekaitz Aizpiolea (kadete), Nerea Garcia (junior), Uxue Arsuaga (kadete) eta Javier Martinezek (beterano) eskuratu dute urrezkoa.
Datorren hilaren 16 eta 17an, Espainiako Fondoko Txapelketa jokatuko dute Santiagotarrekeko kirolariek. Bertan asteburuan jokatu ezin izan duten Telmo Fernandez eta Eneko Egigurenek ere parte hartuko dutela diote taldetik.