Datorren ostegunean (hilak 7), Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak antolatutako XLXI. bertso gaua egingo dute,
19:30ean.
Bueltan dira Kabigorriko bertso gauak. Hilabetero bezala, lehen ostegunak bertsoz betetzen dituzte Kabigorrin, eta datorren honetan (hilak 7), enegarrenez egingo dute. 19:30ean ekingo diote Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak antolatutako martxoko XLXI. bertso gauari.
Miren Artetxe hendaiarra, Iñigo Mantzisidor “Mantxi” zarauztarra, Iraitz Mateo oiartzuarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra ariko dira bertsotan. Adrian Arruti irundarrak egingo ditu gai jartzaile lanak, eta bertso jarriak Igauri Lopetegiren eskutik helduko dira.
Ohitura bilakatu den bezalaxe, Kabigorrin afaltzeko aukera izango dela gogoratu dute antolatzaileek. Hala ere, martxoaren 8aren bezpera izanik, Kabigorriko emakumeek gaueko 00:00etan greba hasiko dutela jakinarazi dute.