[GALERIA] Zuberoako Maskarada Irungo kaleetan barrena
Gatuzainak, zamaltzainak, txerreroak, marexalak... Pertsonai guztiek ikuskizun ederra eskaini dute, eta dantzan jarri dituzte bidean zehar gerturatu diren ikusleak.
Kemen Dantza Taldeari esker, Zuberoako Maskaradaz gozatu dute gaur goizean irundarrek. Pio XII plazatik abiatu dira ehunka dantzari, kale esanguratsuenak dantzan jarri ostean, San Juan plazan amaitzeko. Gatuzainak, zamaltzainak, txerreroak, marexalak… Pertsonai guztiek ikuskizun ederra eskaini dute, eta dantzan jarri dituzte bidean zehar gerturatu diren ikusleak.
Irudi politak utzi ditu ibilbideak. Ikusi HITZAk bildu duen irudi sorta: