Olaketak komun publiko berria du
Udaletik nabarmendu dutenez, Olaketakoarekin batera, orain arte 13 egin dituzte hiriko auzo ezberdinetan.

Irungo Udaleko Mugikortasun eta Bide Publiko sailak jakinarazi berri duenez, dagoeneko funtzionamenduan dago Olaketako komun publiko berria.
Hiriko komun publikoak mantentzeko udalak urtean 168.476,77 euroko inbertsioa egiten du; udaleko datuen arabera, erabilera bakoitzak 0,79 euroko kostua du eta urtean 200.000 bider baino gehiagotan erabiltzen dute herritarrek.
Udaletik nabarmendu dutenez, Olaketakoarekin batera, orain arte 12 egin dituzte: Zabaltza, Urdanibia, Anzaran, Santiago, Jenaro Etxeandia, Soroxarta parkea, Ibarla, Pio XII, Alaia Txoko, Behobia, Katea eta San Miguelen.