Astelehenetik aurrera Lannahi programaren hirugarren txandan izena eman daiteke
Langabezia egoera dauden herritarrei bideratutako programa da; euskara doan ikasteko aukera emango diete.
Irungo Udaleko Euskara Arloa Lannahi programaren hirugarren txandarako lanean hasi da. Langabezia egoera dauden herritarrei bideratutako programa da; euskara doan ikasteko aukera emango diete. Apirilaren 1ean ekingo diote ikastaroari, eta ekainaren 21era bitarte luzatuko dute.
Programan izena eman nahi dutenek, martxoaren 4tik (astelehena) 12ra bitarte HAZ 24 ordu zerbitzuaren bitartez egin dezakete (Irun Txartela edota NA aurkeztuz), 8:00etatik 22:00etara . Gainera, mailaketa proba pasa beharko dute interesdunek, Udal Euskaltegian ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuan izan ezik. Proba egiteko, 943 505 273 telefono zenbakira deitu beharko da. Eta programan parte hartu ahal izateko, ondorengo baldintzak bete beharko dira: Lanbiden lan eskatzaile gisa inskribatuta egotea eta langabezian edota lanean egonda ere, jardunaldiaren %50a ez gainditzea.
Orotara, bost txanda eskainiko dituzte 2018-2019 ikasturtean: 3 ikasturtean zehar eta 2 udan. Goizeko txandetan izena ematen dutenek lau orduko klaseak jasoko dituzte, arratsaldekoetan berriz, 3 ordukoak.