Bihartik aurrera martxan izango dira autobus elektriko berriak
%100 elektrikoak diren lau autobus berriak prest daude garraiatzeko.
Bihartik aurrera (hilak 28), L-1 Ospitalea-Zaisa autobus zerbitzua erabiltzen dutenek autobus elektrikoan egingo dute ibilbidea. Udaletik jakinarazi berri dutenez, azken egunetako frogak gainditu ostean, %100 elektrikoak diren lau autobus berriak prest daude garraiatzeko.