Irungo Kontserbatorioko ikasleak dominez beteta bueltatu dira Andoaindik
Orotara, urrezko 8 eta zilarrezko 9 domina eskuratu dituzte. Gainera, aipamen berezia egin diete Nora Carrillo Villalba eta Angel Gonzalez Calderon irundarrei.
Joan den asteburuan XIV. Andoaingo Piano Jaialdia egin zuten, eta bertan Irungo Kontserbatorioko eta Udal Musika Eskolako zenbait ikaslek hartu zuten parte. Domina mordoarekin bueltatu dira musikari gazteak Irunera; orotara, urrezko 8 eta zilarrezko 9 domina eskuratu dituzte. Gainera, aipamen berezia egin diete Nora Carrillo Villalba eta Angel Gonzalez Calderon irundarrei.
11 urte arteko kategorian, Aitana Fernandez Ruiz, Aimar Iturre Varona eta Aia Lekuona Barandiaranek urrezko domina irabazi dute. Irune Fernandez Gonzalez, Urtzi Lekuona BAsalo, Aaron Ortiz Ochoa eta Ariane Puente Tuñonek berriz, zilarrezkoa eskuratu dute.
B kategorian (14 urte artekoa) Nora Carrillo Villalbak irabazi du jaialdia eta haren atzetik Daniela Barroso Perez, Julen Beltran Lima, Adrian Garduño Pazos eta Josu Manterola Garcia sailkatu dira.
18 urte artekoen kategorian (C kategoria alegia), Angel Gonzalez Calderonek eta Laura Puente Tuñonek urrezkoa eskuratu dute. Bigarren postuan, Niriel Lecuona Ramos irundarra sailkatu da. Amaitzeko, ‘Clara eta Robert Schumann’ sari berezia jaso du Amaia Irastorza Otamendik.