'Irungo emakumeak plazara!' ikusteko bigarren aukera, ostegunean
Joan den osteguneko lehen emanaldian Oiassoko aretoa jendez lepo izan zen, eta dokumentala ikusteko aukerarik gabe gelditu ziren hainbat.
Joan den ostegunean estreinatu zuten Irungo emakumeak plazara dokumentala, Oiasso museoan. Txiki geratu zen aretoa, lepo bete zen eta izan ziren hura ikusteko aukerarik gabe gelditu zirenak. Arrakasta handia lortu zuen. Hori ikusita, egitasmoaren gidaritza daraman Parean elkarteko kideek bigarren emanaldia antolatu dute.
Irungo emakumeen dokumentalaren bigarren emanaldia ostegun honetan (otsailak 28) da, 18:00etan, Amaia Kultur Zentroko konferentzia aretoan. Ziur bigarren emanaldian ere betekada izango dela. Hortaz, adi. Joan garaiz.