4.000 bisitari iaz Lapurriturrin eta Irugurutzetan
Irungo natura eremuko bi guneek izan zituzteb bisitarien kopuruen berri emateko azalpenak eman dituzte Irungo Udalak eta Behemendik.
Irunen historiaren zati garrantzitsu bat ezagutzeko bi toki oso esanguratsu dira Irugurutzetako meatze gunea (Meaka auzoan) eta Lapurriturriko informazio gunea (Aiako Harrian). Horietan iaz ia 4.000 bisitari izan zirela jakinarazi dute gaur, 2.482 Irugurutzetako interpretazio gunean, eta 1.496 Lapurriturriko informazio gunean.
Irugurutzeta eremura joan ziren gehienak Tren Berdean joan ziren. Trena asteburuetan, nahiz Aste Santuko eta udako oporraldietan izaten da martxan. Treneko bidaia, bertako interpretazio zentrora egiten den bisita gidatuarekin osatzen dute.
Lapurriturriko informazio gunean, berriz, bisitarien errekorra izan da 2018an. Hamahiru bidean ez zituen iaz adina bisitari izan. Hori ere Aste Santuan izaten da zabalik, eta uda aroan ekainaren 1etik irailaren 30era. Hala, Irungo Udaleko Garapen Iraunkorreko ordezkari Miguel Angel Paezek, eta Behemendiko arduradun Juan Kruz Alberdik gaur egin duten agerraldian adierazi dute iaz bertan egin ziren zazpi jardunaldi antolatuetako gehienen plazak agortu egin zirela (behaketak eta txangoak daude jardunaldi horien artean).