Irungo Harrera Sareak zenbait eskaera egin dizkio udalari
Azken 7 hilabeteotan migratzaileen egoera hobetzeko pauso batzuk egin badituzte ere, oraindik hainbat gabezia garrantzitsu daudela salatu dute saretik.
Irungo Harrera Sareak dagoeneko 7 hilabete bete ditu Afrikatik iritsitako migratzaileek harrera duina egiten. Denbora honetan haien egoera hobetzeko pauso batzuk egin badituzte ere, oraindik hainbat gabezia garrantzitsu daudela salatu dute saretik.
“Azken hilabeteetan udalarekin izandako bileretan behin baina gehiagotan entzun behar izan ditugu ‘gogoan hartzen dugu’, ‘ez digute halakorik ohartarazi’ edota ‘hori ez da gure eskumena’ bezalako esaldiak”, diote saretik. Hala, joan den hilaren 14an udalarekin bilera horiek etetea erabaki zuten kideek, ondorengo “zentzuzko eskaerei” idatzizko erantzuna jasotzen duten arte:
- Martindozenea eta bertara joateko bidea behar bezala seinalizatzea.
- Harrerak egiteko lokal bat.
- Eguraldi tarra dagoenetan udaletxearen arkupeetan egoteko baimena.
- Konponbidea eman kalean geratzen diren pertsonei; asiloa eskatu eta non lo egin ez daukatenei, dispositiboen baldintzak betetzen ez dituztenei.
- Bileren aktak idatziz ematea, udalari dagokionez.
Era berean, eskaera horien erantzuna ere idatziz jasotzea eskatu diote udalari. Gainera, bilerak etetearen erabakiarekin batera oposizioko alderdiei sarearen eskariekin mozio bat aurkezteko eskaera luzatu zietela gogoratu dute, eta gaur bertan udalbatzan aurkeztuko dutela.