EAJ: "udalak ez du dirurik hirian garrantzitsuak diren proiektuak aurrera eramateko"
Aurrekontuen gaiak Plaiaundiko, Hego Ingurabideko edota ez alokairuzko etxebizitzak ahalbidetzeko proiektuetan ondorioak ekarriko dituela diote, "ondorio oso larriak".
Udal gobernuarekin hainbat bilera izan ostean, Irungo EAJ taldeak oraindik onartzeke dituen 2019ko aurrekontuen inguruan mintzatu da beste behin. “Irunek inoiz ezagutu ez duen egoera baten aurrean aurkitzen gara momentu honetan, ez dugu 2019rako aurrekonturik, udalak ez du dirurik hirian garrantzitsuak diren proiektuak aurrera eramateko”, adierazi du gaurko agerraldian Xabier Iridoy alkategaiak.
Aurrekontuen gaiak Plaiaundiko, Hego Ingurabideko edota ez alokairuzko etxebizitzak ahalbidezko proiektuetan ondorioak ekarriko dituela diote, “ondorio oso larriak”. Gainera, aurrekontuak adosteko aldez aurreko jarrera baikorra erakutsi dutela diote jeltzaleek, talde guztien proposamenak kontuan hartu dituztela, “proiektu plural baten aldeko apustua” eginez. Halere, udal gobernuak marko horren barruan jokatzeko nahirik izan ez duela salatu dute EAJtik, eta hiriaren aniztasunean jarri dute garrantzia.
“Kezkagarriena Santano alkateak izan ditzakeen asmoak dira. Beraien proiektua, beste taldeen proposamenen bitartez nabarmen hobetu daitekeela ez ikustarazten”. Hala, 2019ko aurrekontuak onartzeko udalbatza bertan behera geratzeko aukerak daudela ikusi dituzte taldetik, eta “botere erabilera horrek” asko arduratu dituela taldeko kideak.
Amaitzeko, hiriak aurrekontu plurala behar duela nabarmendu du taldeko bozeramaileak, eta udal gobernuaren berandutzea gogor salatu dute. “Horregatik, Ogasun ordezkariari hirugarren bilera bat eskatu eta bertara kontra propoposamen bat idatziz aurkezteko ere eskatu diogu. Bertan, adosteko eta elkar ulertzeko jarrera egiazkoa den edo teatro hutsa den ikusi ahal izango dugu”, adierazi du Iridoyk.