Sport Mundi-ren txekea jaso du Afagi elkarteak
Sport Mundi erakundeak 27.136 euroko txeke bat eman zion joan den astean Gipuzkoako Afagiri, Alzheimerra duten gaixoen senideen eta lagunen elkarteari.
Zatirik handiena Hondarribian bildutakoa da, 21.150 euro San Silbestre solidarioan, eta beste 4.000 euro Klink Elkartean antolatutako bazkarian. Gainontzekoa, 1.986 euro, Donostiako San Martin Azokan lortu zituen Sport Mundik.