Iturriberriko lanetan azaldu den horma aztertzeko eskatu du Abotsanitzek
Iturriberriko biribilgunea berritzeko lanetan harresien ondoan azaldu den horma aztertzea nahi du Abotsanitzek. Eskaera egin dio Hondarribiko Udalari, “gune hau ustezko arkeologi-eremua izanik”, azterketa egin dezan. “Lan hauen inguruko azterketa beharrezkoa dela uste dugu”.
Hala, hormari buruzko txosten arkeologiko egitea eskatu du Abotsanitzek: “Hondarribiko Udalak, Hirigintza sailetik, kontratatuta duen arkeologo teknikariaren txosten arkeologikoa egin dadin eskatzen dugu”.