[Galeria] Bidasoarren festa Irungo Maratoi Erdian
Irungo Maratoi Erdian 967 partaide izan ziren atzo. Beroari aurre egiteko lagungarri izan zuten korrikalariek antolatzaileen ahalegina,
Iñaki Lopetegi irundarra gizonetan, eta Claudia Behobide emakumeetan izan ziren atzoko Irungo Maratoi Erdiaren irabazleak. Bidasoa Atletiko Taldeak antolatutako lasterketan (horren barruan maratoi erdia eta 10 kilometrokoa zeuden) orotara 967 lagunek eman zuten izena. Arrakastatsutzat eman dute eguna BATetik, bai partaide aldetik, bai eta egunak eman zuenagatik. Hortaz, partaideak, Irungo Udala, boluntarioak (240 denera) eta babesleak eskertu egin dituzte.
Lopetegik lasterketa ederra egin zuen, bigarren izan zen Eder Rodriguezi ia 55 segundoko aldea ateraz. Hirugarren Martxel Tapia irundarra izan zen, Rodriguez bizkaitarretik hiru segundora bakarrik. Emakumeetan, Claudia Behobidek bigarrenez irabazi zuen maratoi erdia atzo, hau da, egin diren bi ediziok irabazi ditu. Bi minutu baino gehiagora iritsi zen bigarrena, Monica Ferrer (Teruel).
Uste baino egun beroagoa izan zen atzokoa. Hego ukitua espero zen, baina ez hainbestekoa. Dena dela, kementsu ekin zioten korrikalariek lehiari, eta hidratazioa ondo zainduz bukatu zuten gehienek proba. Hemen, maratoi erdian saria jaso zuten lehen hamarren zerrenda. Sailakpen osoa ikusteko, sartu Kirolprobak-en webgunera.
Maratoi erdia, emakumeak:
- 1. Claudia Behobide (Hondarribia) 1:28:17.
- 2. Monica Ferrer (Teruel) 1:30:49.
- 3. Maria Teresa Iñigo (Logroño) 1:30:58.
- 4. Aitziber Martin (Hernani) 1:33:50.
- 5. Ana Cruz (Pasaia) 1:34:03.
- 6. Monica Telletxea (Irun) 1:34:31.
- 7. Mari Carmen Olaso (Lasarte-Oria) 1:34:34.
- 8. Alazne Mujika (Donostia) 1:35:13.
- 9. Naiara Hernandez (Lasarte-Oria) 1:36:12.
- 10. Eva Esnaola (Urnieta) 1:36:34.
Maratoi erdia, gizonak
- 1. Iñaki Lopetegi (Irun) 1:45:41.
- 2. Eder Rodriguez (Galdakao) 1:16:35.
- 3. Martxel Tapia (Irun) 1:16:38.
- 4. Alvaro Calderon (Donostia) 1:16:38.
- 5. Carlos Garcia (Irun): 1:17:12.
- 6. Victor Madejon (Irun) 1:17:18.
- 7. Ander Barrio (Gasteiz) 1:18:11.
- 9. Javier Urbano (Irun) 1:18:17.
- 10. Aitor Salvador (Irun) 1:18:23.
Maratoi erdiarekin batera, hamar kilometroko lasterketa ere egin zen (BATek antolatutako zirkuituari bira bat eman zioten). Honakoa, kategoria bakoitzeko bost lehenen sailkapena:
10 kilometroak, emakumeak:
- 1. Miren Apraiz (Arrasate) 39:33.
- 2. Olatz Zabala (Irun) 40:14.
- 3. Hoki Guerrero (Hernani) 40:29.
- 4. Yune Gonzalez (Irun) 42:01.
- 5. Marta Lorenzo (Burgos) 44:11.
10 kilometroak, gizonak:
- 1. Unai Arroyo (Tolosa) 31:45.
- 2. Jose Antonio Gomez (Irun) 32:32.
- 3. Raul Gomez (Lasarte-Oria) 33:39.
- 4. Ibai Alba (Hernani) 33:56.
- 5. Joxe Mari Peso (Errenteria-Orereta) 34:14.
Jarraian, Bidasoa Atletiko Taldeari esker, probako hainbat irudi galerian. Irudi galeria osoa BATen Flickr kontuan ikus daiteke.