Bidasoa-Bartzelona partidarako sarrerak, gaurtik salgai
Bidasoa eta Bartzelona taldeek hilaren 19an (asteartea) jokatuko dute Asobal Ligako partida Artaleku kiroldegian. Gaurtik daude salgai sarrerak.
Urteko partida izan daiteke. Asobal Ligako bigarrenak eta lehenak, Bidasoa-Irunek eta Bartzelonak, Ligako partida jokatuko dute hilaren 19an (18:30an hasita) Artalekun, eta Bidasoa Kirol Elkarteko zuzendaritzak jakinarazi du jada bertarako sarrerak eros daitezkeela. Klubaren bulegoan (Artaleku kiroldegian bertan) lor daitezke.
Honakoak dira prezioak:
- Helduak (26-64 adin tartekoak), 20 euro.
- Adinekoak (65 urte edo gehiago), 20 euro.
- Juniorrak (19-25 urte), 15 euro.
- Gazteak (15-18 urte), 10 euro.
- Haurrak (14 urtera arte), 5 euro.
Sarrerak erosteko bulegoa astelehenetik ostegunera 10:30-12:30 tartean goizez, eta 16:30-18:30 tartean arratsaldez dago zabalik. Ostiraletan, berriz, 10:00etatik 13:00etara. Klubak oroitarazi du legeak dioela partidaren egunerako (hilaren 19an) Artalekuko aforoaren %10 suposatzen duen sarrera kopuru bat gordeko dutela.
Edozein zalantza argitzeko bi bide jarri ditu Bidasoak:
- 943 62 52 85 telefono zenbakia.
- Klubaren posta elektronikoa (postara lotura da hau).