Zazpi urteko zigorra ezarri diote Iratxe Sorzabali
BERRIAtik jakinarazi dutenez, bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak eta azkenean zazpi urteko espetxe zigorra ezarri diote irundarrari (bost urtekoa Plari).
Atzo eta gaur bitartean epaitu dute Parisen Iratxe Sorzabal euskal preso irundarra (David Plarekin batera). Gaurko saioan fiskalak hartu du hitza, eta defentsak argudiatutakoaren kontra egin du. Bakearen aldeko ekintzaileak ez direla nabarmendu du, “terroristak” baizik. Bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu du (sei urtekoa David Plarentzat).
BERRIA egunkaritik jakinarazi berri dutenez, zazpi urteko espetxe zigorra ezarri diote irundarrari (eta bost urtekoa Plari). Ekhi Erremundegi kazetariak Twitter bidez adierazi duenez, Sorzabal FIJAIT txostenean sartuko dute eta Frantziako lurraldean egoteko debekua ezarri diote. Emaitza “baikorra” dela adierazi du Xantiana Cachenault abkoatuak. Honen iritziz, testuingurua kontuan hartu du epaitegiak. Hamar eguneko epea du prokuradoreak helegitea eman ala ez erabakitzeko.
Atzoko saioan, atxilotu zituzten unean biek gatazkaren konponbidearen alde lanean zeudela argudiatu zuten. Gaur berriz, “behar izanez gero, tiroak egiteko prest” zeudela argudiatu du fiskalak. Era beran, ETAren amaiera bake prozesu baten testuinguruan gertatu izana ukatu du.