Gatazkaren konponbidearen alde lanean ari zela deklaratu du Sorzabalek
Atzo hasi zuten Parisen Iratxe Sorzabal irundarraren kontrako epaiketa (David Plarekin batera epaitzen ari dira). Gaizkile taldeko kide izatea eta armak eta dokumentu faltsuak izatea leporatu diete, eta gehienez 10 urteko zigor arriskua dute biek.
Atzo hasi zuten Parisen Iratxe Sorzabal irundarraren kontrako epaiketa (David Plarekin batera epaitzen ari dira). Gaizkile taldeko kide izatea eta armak eta dokumentu faltsuak eramatea leporatu diete, eta gehienez 10 urteko zigor arriskua dute biek.
BERRIA egunkariak jakinarazi duenez, 2015ean atxilotu zituztenean gatazkaren konponbidearen alde ari zirela deklaratu dute biek. Epaitegiak egindako galdera guztiak erantzun dituzte Sorzabalek eta Plak, baina akusazioaren inguruko xehetasunik ez dute eman nahi izan. “Kontua ez da arma horiek norenak diren, baizik eta ez zutela gehiago urte batzuk lehenago zuten helburu bera”, esan zuen Plak atzo, euren burua babesteko zela defendatuz.
Sorzabalek torturatua izan zela esan zuen atzoko saioan, hunkituta. Istanbulgo protokoloa aplikatu diote irundarrari auzi honetarako, eta jasandako tortura baieztatzen duela berretsi zuen abokatuak. Gaur jarraituko du epaiketak.