Iratxe Sorzabal irundarra epaitzen hasiko dira gaur Parisen
Defentsak azaldu duenez, ez dituzte "zuzendaritza mailan" epaituko, baizik eta "gaizkile elkarte" gisa. Gainera, fiskalak armak eramatea eta dokumentu ilegalak izatea leporatzen die.
Gaur eta bihar bitartean epaituko dute Iratxe Sorzabal euskal preso irundarra Parisen. 2015ean beste lau kiderekin batera atxilotu zuten Sorzabal, eta orain, David Plarekin batera epaituko dute. Defentsak azaldu duenez, ez dituzte “zuzendaritza mailan” epaituko, baizik eta “gaizkile elkarte” gisa. Gainera, fiskalak armak eramatea eta dokumentu ilegalak izatea leporatzen die.
Urte hasieran, Apelazio Auzitegiak Espainiako Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal euskal preso irundarraren kontra egindako hiru euroaginduetatik bi onartu zituen. Halere, orduan jakinarazi zutenez, kondena bete arte Frantziak ez du entregatuko.
Joan den ostiralean (hilak 1), Sorzabalen aldeko elkarretaratzea egin zuten Irungo San Juan plazan, ‘Epaiketarik ez, Iratxe Sorzabal eta David Pla etxera!’ lelopean. Gainera, epaiketan ere irundarren babesa jasoko du presoak; jada zenbait autobus abiatu dira hiritik. Bizilagunekin batera, EH Bai-EH Bildu-ren ordezkaritza bat izango da Parisen.