7.330 ikaslek hartuko dute parte 'Euskara, gure leihoa' egitasmoan
Otsaila euskararen hilabetea da Irunen. Euskara Sustatzeko Ekintza planaren barruan, hiriko ikasleei bideratutako zenbait ekintza antolatu dituzte datozen asteotarako.
Otsaila euskararen hilabetea da Irunen. Euskara Sustatzeko Ekintza planaren barruan, udaleko euskara sailak hiriko ikasleei bideratutako zenbait ekintza antolatu ditu datozen asteotarako. Orotara, 3 urtetik 16 urte bitarteko 7.330 ikaslek hartuko du parte. Hilaren 6tik (asteazkena) 26ra luzatuko dute egitasmoa.
‘Euskara, gure leihoa’ tituluarekin izendatu duten egitasmoa. “Programa honekin haurren eta gazteen motibazioan eragin nahi da, euskararen aldeko jarrera positiboa sustatuz”, adierazi du euskara saileko ordezkari Monica Martinezek. Horretarako, antzerkia baliatuko dute.
Ondorengoa da, euskara sailak antolatu duen antzerki sorta:
- Otsailak 6 eta 7: Producciones Maestras konpainiaren ‘Martinaren parte fantastikoa’ antzerkia eskainiko diete Haur Hezkuntzako ikasleei Amaia Kultur Zentroan.
- Otsailak 13 eta 14: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleen txanda. Teatro Paraisoren eskutik, Tolstoren ‘Gizon zoriontsuaren alkandora’ ipuinean oinarritutako antzezlana, Amaia KZn.
- Otsailak 27 eta 28: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei bideratutako ‘Jauzi hirukoitza’ antzezlana, Amaia KZn ere.