Sartu antzerkian Legaleon Trekin
Legaleon-T antzerki talde irundarrak ateak zabalik ditu antzerki eskolak jaso nahi dituztenentzat. Antzerki ikastaroa eskainiko dute bertako kideek otsailetik ekainera arte. Eskarmentu handiko taldea da Legaleon-T Euskal Herriko antzerkiaren abangoardian ibilitakoa.
Informazioa eta erreserbak egiteko hainbat bide zabaldu dituzte sortzaile irundarrek. Honakoak dira:
- Telefonoz: 619 88 89 48ra deituz.
- Posta elektronikoz: taldearen posta elektronikora idatziz.