Bidasoa taldeko goleatzaile onenak sari berezia jasoko du
Conecta Bidasoa hedabidearen egitasmoz, Goleatzaile Onenaren Conecta Bidasoa saria antolatu dute. Asobal ligan gol gehien eskuratzen dituen jokalariak jasoko du.
C.D. Bidasoa eskubaloi taldeak denboraldi amaieran beste sari bat jasotzeko aukera izango du. Conecta Bidasoa hedabidearen egitasmoz, Goleatzaile Onenaren Conecta Bidasoa saria antolatu dute. Lehen taldeko jokalari batek jasoko du, Asobal ligan gol gehien sartzen dituen jokalariak zehazki.
Gaur aurkeztu dute saria taldeko presidente Gurutz Aginagaldek, eta Conecta Bidasoako zuzendari Martin Tellecheak Artalekun. “Sari hau taldea bizirik dagoela eta interesa duelaren seinalea da”, adierazi du Aginagaldek. Tellecheak saria jokalarientzako eragingarria izango dela nabarmendu du, eta denboraldi amaieran taldeaz hitz egiten jarraitzeko baliagarria izango dela.
Egun, Rodrigo Salinas jokalaria da gol gehien eskuratu dituen jokalaria (51). Haren atzetik, Esteban Salinas (43) eta Leo-Renaud David (42) dira goleatzaile onenak.