Etxekoandre eskulturak zenbait eraso jasan dituela salatu du udalak
Eraso horien aurrean errespetua eskatu dute udaletik, "Urdanibia plazaren batasuna mantentzea bilatzen duen figurari errespetua".
Irungo Udaletik adierazi berri dutenez, Urdanibia plazako Etxekoandre eskulturak eraso ugari jasan ditu azkenaldian. Eraso horien aurrean errespetua eskatu dute udaletik, “Urdanibia plazaren batasuna mantentzea bilatzen duen figurari errespetua”.
Azken asteotan udaltzaingoak maiz gerturatu behar izan dira Mosku ingurura, bertan dauden zaintza kameren abisua jaso ostean. Azken eraso saiakera pasa den asteburuan izan zela diote udaletik, bertan herritar bat eskultura kaltetzeko asmoekin ikusi zutela argudiatuta.
2015. urtetik Mosku ingurua apaintzen du eskulturak. Vicente Berrueta margolari irundarraren ‘Etxekoandre del caserio Berroa’ koadroan inspiratutakoa da, Tomas Ugartemendia eskultoreak sortuta.