Abotsanitz alderdiak herri batzarra egingo du gaur
San Pedro kaleko egoitzan elkartuko dira, 19:00etan.
Hondarribiko Abotsanitz alderdiak herri batzar irekia deitu du gaurko, osteguna. San Pedro kaleko egoitzan elkartuko dira, 19:00etan hasita. Herriko taldeen informazioa, hauteskundeak eta udaleko gaiak, hori dira landuko dituztenak.