Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak urteko lehen bertso bazkaria antolatu du. Datorren otsailaren 23an (larunbata) egingo dute, Landetxako Elatzeta elkartean.
Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak urteko lehen bertso bazkaria antolatu du. Datorren otsailaren 23an (larunbata) egingo dute, Landetxako Elatzeta elkartean. 14:00etan hasiko dute saioa. Bazkaria girotzeko, Alaia Martin eta Maialen Lujanbio bertsolariak igoko dira elkarteko oholtza gainera. Haiekin batera, jai jartzaile gisa, Zuhaitz Olazabal ariko da.
Irundar eta eskualdeko herritar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita. Sarrerak, Otazpin eta auzoko tabernan eskura daitezke, 20 euroan.