Subirautza ekonomikoaren jardunaldiak, lehen sektorera begira
Subirautza ekonomikoaren gaineko jardunaldietan Labore Txingudi era Aldatsa Baratza Kooperatibak euren esperientziaren berri emango dute.
Bidasoko Olatukooop-ek abian dituen subirautza ekonomikoaren gaineko jardunaldietan, lehen sektoreari, nekazaritzari zehazki, egingo diote keinu aste honetan. Labore Txingudiko kideek eta Aldatsa Baratza Kooperatibakoek euren esperientziaren berri emango dute hilaren 24an (osteguna), 18:00etan hasita BDS Koop gunean (Aixin zolua 5, behea, Irun).
Aurreko saioa urtarrilaren 10ean egin zuten. Bertan ondorengo kooperatibak gertutik ezagutzeko aukera eskainik zieten bertaratutakoei: Fiare banka etikoa, Koop57 kreditu kooperatiba, Goiener energia berriztagarrien kontsumo kooperatiba eta Izarkom telekomunikazio zerbitzuen kooperatiba.