Tripontzia zozketako sarietako bat Hondarribian saldu da

16.692 zenbakiaren zortzi serietako bakoitzari 1.000 euroko saria egokitu zaio. 60.000 euroko sari nagusia Getxon saldu da.

Gure Esku Dago erakundearen Tripontzia zozketaren hiru sarietako bat Hondarribian saldu da. Hain zuzen ere, hirugarren saria da Hondarribian saldu dena, 16.692 zenbakia. Zenbaki horren zortzi serietako bakoitzari 1.000 euroko saria egokitu zaio.

Tripontzia Getxon (Bizkaia) saldu da. 22.873 zenbakiaren Gipuzkoa seriearentzat izan da sari nagusia, 60.000 eurokoa. Zenbaki horren gainontzeko serieetako bakoitzak 2.000 euroko saria jasoko du.

Bigarren zenbaki saritua 21.013 izan da, eta Bilbon saldu dute. Zenbaki horretako serieren bat erosi duenak 1.500 euro jasoko du txartel bakoitzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.