Martxoaren 8a prestatzeko bigarren asanblea irekia, asteazkenean
Irungo Santiago Auzo Elkartearen egoitzan da batzarra, 17:00etan hasita. Emakumeentzako da, bakarka edo kolektiboen izenean joan daitezke.
Martxoaren 8ko Asanblada Feministak bigarren batzarra egingo du asteazkenean (hilak 23) Martxoaren 8ko planto feminista prestatzeko. 17:00etan izango da bilkura, Irungo Santiago Auzo Elkartearen egoitzan (Santiago kalea, 51, behea).
Deitzaileek zehaztu dutenez, ez da mistoa. Hau da, emakumeentzako da batzarra. Irekia da, ordea. Beraz, bidasoaldeko emakume guztiei zuzenduta dago, bakarkak nahiz kolektibo ezberdinetako partaide bezala.