Herritarren proposamenekin diseinatuko dute adikzioen prebentziorako plana
Otsailaren 28ra bitarte izango da aukera proposamenak bidaltzeko, udaleko webgunean. Bertan, galdeketa bati erantzun beharko diote irundarrek.
Irungo Udaleko Ongizate sailak jakinarazi berri duenez, martxan da laugarren adikzioen prebentziorako plana. Oraingoan ere, programa diseinatzeko herritarren iritziak jaso nahi dituzte, eta otsailaren 28ra bitarte izango dute aukera proposamenak bidaltzeko, udaleko webgunean. Bertan, galdeketa bati erantzun beharko diote irundarrek.
Hiriko ikastetxeekin batera ari dira lanean adikzioen prebentziorako XV. planean. Hala, irundarren mendekotasun nagusiak zeintzuk diren ikertuko dute datozen hilabeteotan, ohitura horiei irtenbide bat bilatzeko asmoz. Gaurtik aurrera (hilak 21) egin daitezke iradokizunak eta udaletik diotenez, edonork izango du aukera proposamenak egiteko.