Menchu Gal artista irundarra omentzeko hamaika ekitaldi
CBA liburutegiaren 2019ko ardatz tematikoa Menchu Gal bera eta emakume artistak izango dira. Udaletik diotenez, liburutegia izango da omenaldien agertoki nagusia.
Menchu Gal artista irundarrari aitortza berezia egingo diote irundarrek. Aurten, ehun urte beteko dira jaio zenetik, eta ibilbide guztia omentzeko asmoz, Udaleko Kultura sailak zenbait egitasmo antolatu ditu.
CBA liburutegiaren 2019ko ardatz tematikoa Menchu Gal bera eta emakume artistak izango dira. Udaletik jakiarazi dutenez, liburutegia izango da omenaldien agertoki nagusia. Hala, datozen hilabeteotan bertan egingo dituzten jarduera, ekitaldi edota emanaldiak artista irundarrarekin erlazionatuko dituzte. Jada Galek berak egindako autorretratu bat zintzilik ikus daiteke CBAn eta adibidez.
Era berean, Galen inguruko erakusketa berezi batean ere ari dira lanean kultura sailetik eta emakumeen inguruko zinema ziklo bat antolatuko dutela diote. Gainera, ekitaldi parte hartzaileak egiteko asmoa adierazi dute udaletik, eta horretarako adibidez, Galen obrak berrinterpretatzea eskatuko diete partaideei.