BDS Koop eraldaketa fabrikan, doako ikastaro mordoa
Gaurtik ekainera bitarte, ekintzailetza ikuspegi sozial eta kooperatiboan gauzatzeko tresnak jasoko dituzte partaideek. Ikastaro guztiak 10:00etan izango dira.
Bidasoko KoopFabrika ekintzailetza sozial kooperatiborako egitasmoak doako formazio saio gehiago antolatu ditu. Helburu bezala, “ekintzailetza ikuspegi sozial eta kolektiboan gauzatzeko tresnak ematea, eta era berean egiteko horretan gabiltzan pertsona eta kolektiboak saretzea” dute. Horretarako, honako ikastaroak antolatu dituzte datozen hilabeteei begira:
-
Hilak 15: Enpresaren kudeaketa ikuspegi feministatik lantzeko hainbat kontzeptu eta tresna elkarbanatzeko saioa izango da, Enara Iruretagoienaren eskutik.
-
Otsailak 12: Software libreko testu prozesatzaileak, kalkulu orriak, aurkezpenak eta bestelako erreminten inguruko oinarrizko formakuntza eta abar nola egin irakatsiko du Hiritik At-eko kide Iker Eizagirrek.
-
Martxoak 12: Interkooperazio tresnak landuko dituzte, Ibai Esteibarlandaren laguntzarekin.
-
Apirilak 9: Azterketa sozio-territorialak edota lurraldearen analisiak egiteko Qgis software librea erabiltzen irakatsiko dute.
-
Maiatzak 14: Finantza etikoak ezagutuko dituzte eta horietara sarbidea izateko prozeduren inguruko formakuntza eskainiko dute. Saioa Koop57-ko kide Amaia Oleaga eta Liher Gonzalezek gidatuko dute.
-
Ekainak 11: Datuen babesa modu egokian egiteko tresnak eskainiko ditu Jon Turrillasek.
Saio guztiak BDS Koop eraldaketa fabrikan izango dira (Aixin Zolua, 5), 10:00etan. Saio guztien aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, helbide honetara idatziz, edota egoitzara gerturatuz. Informazio gehiago jaso nahi dutenek, 681 60 85 69 telefono zenbakira hots egin dezakete.