Anakako gizarte gune berria, itxura hartzen
Bi gune eraikiko dituzte lokal berrian: bizilagunen elkarteek erabiliko dute bat eta bestea helduentzako gizarte gunea izango da.
Embajador Pedro de Aristegui plazako gizarte gune berriko lanak aurrera doaz. Gaur bisitatu dituzte obrak Irungo alkate Jose Antonio Santano alkateak eta Anaka-Puianako bizilagunen elkarteko zuzendari Txomin Gutierrezek.
Udaletik diotenez, behe solairu batean ari dira lokala eraikitzen, eta 288,72 metro koadroko azalera izango du. Bi gune eraikiko dituzte lokal berrian: bizilagunen elkarteek erabiliko dute bat eta bestea helduentzako gizarte gunea izango da. Gainera, bi guneak komunekin egokitu dituzte.
Lokalak sarbidea Letxunborro kaletik izango du. Bide Publiko eta Obren sailetik diotenez, dagoeneko iturgintza, saneamendu, klimatizazio, bentilazio eta elektrizitate lan guztiak egin dituzte. Obra guztirako, 303.470,81 euroko aurrekontua du udalak eta 5 hilabeteko epean egitea aurreikusi dute.