Iazko Elorrioren aurkako azken partida galdu ostean, lehenengo bi postuetan sailkatzeko aukerak izateko larunbatekoa irabazi beharreko partida horietakoa izango da.
Larunbatean jokatuko dute partida, 16:00etan.
Zaisa Txingudi errugbi taldea prest da 2019 urteari aurre egiteko. Datorren larunbatean (hilak 12) urteko lehen partida jokatuko dute, Amorebietako Zornotza taldearen aurka. Denboraldi amaierari begira “partida garrantzitsua” da taldearentzat. Aurten gainera, 50 urte beteko ditu taldeak, eta zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, ekitaldiz eta ospakizunez beteko dute urtea.
Iazko Elorrioren aurkako azken partida galdu ostean, lehenengo bi postuetan sailkatzeko aukerak izateko larunbatekoa irabazi beharreko partida horietakoa izango da. Zornotza da sailkapenean bigarren sailkatua, eta 9 puntutara egon arren, bidasoarren garaipenak gerturatzeko aukera emango die (azpitik 4 puntutara).
Partida 16:00etan hasiko da.