Ikastaroan enpresaren kudeaketa ikuspegi feministatik nola egin irakatsiko du Ara! Gorputz programako kide Enara Iruretagoienak.
BDS Koop-en egingo dute ikastaroa.
KoopFabrika Ekintzailetza Sozial Kooperatiborako sustapen egitasmoak formazio saio berri bat antolatu du Bidasoan. Datorren asteartean izango da (hilak 15), 10:00etan Irungo BDS Koop egoitzan (Aixin Zolua, 5).
Bertan, enpresaren kudeaketa ikuspegi feministatik nola egin irakatsiko du Ara! Gorputz programako kide Enara Iruretagoienak. “Enpresak pertsonez osatuak dira eta enpresaren kudeaketan ezin da soilik zenbaki eta paperetan oinarritu. Enpresaren kudeaketa ikuspegi feministatik lantzeko hainbat kontzeptu eta tresna elkarbanatuko dira”, adierazi dute KoopFabrikatik.