Korrika apirilaren 8an iritsiko da Bidasora. Hondarribira, zehazki, egun horren hasierako minutuetan, 00:54 inguruan, Irundik.
20. Korrika, 2017koa, Hondarribian.
Apirilaren 8an, 00:54an. Edo apirilaren 7ko gauerdia pasata, beste era batera esanda.
21. Korrikak egun eta ordu horretan zeharkatuko du Hondarribia. Ipar Euskal Herritik iritsiko da Bidasora AEKren lasterketa komunitario erraldoia, Hendaian 00:20an sartuz, ondoren
Irunerako bidea egiteko (00:42), eta Hondarribira iristeko. Ondoren, berriz ere Irun pasata, Berara (Nafarroa) joango da 21. Korrika; 02:52 inguruan iritsiko da hara.
Apirilaren 4an hasiko da Korrika Garesen (Nafarroa), eta 14an bukatu Gasteizen.
Ibilbide osoa ikus nahi izanez gero, egin klik esteka honetan.
Bestalde, azpialde honetan, 20, Korrikak (2017koak) Hondarribian eman zituen irudiak ikus daitezke.