Koldo Almandozen 'Oreina', larunbatean, Itsas Etxean

Iazko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten 'Oreina', Zuzendari Berriak atalean, eta Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso zuen filmak.

Oreina Laulad Ahmed Saleh

Laulad Ahmed Saleh da ‘Oreina’ filmeko aktore protagonista

Koldo Almandoz zinegile donostiarrak zuzenduriko Oreina film luzea proiektatuko dute larunbatean Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Sarrerak 4 euro balio ditu eta dagoeneko Arma Plaza kultur gunean eskuratu daitezke, baita Interneten ere. Iazko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten pelikula, Zuzendari Berriak atalean. Almandozek 20 urte daramatza zuzendari gisa, baina Oreina da bere lehen film luze konbentzionala. Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso zuen filmak. Khalilen istorioa kontatzen du filmak. Industriaguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko periferian bizi den gazte deserrotua da Khalil. Ahal duen moduan egiten du aurrera, eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen isileko ehiztari zahar batekin pasatzen ditu egunak. Paduraren uhertzean, mareek, maitasunaren eta desamodioaren, kidetasunaren eta mendekuaren denbora markatzen dute. Filmeko aktore protagonistak Patxi Bisquert, Ramon Agirre eta Laulad Ahmed Saleh dira. Alazne Ameztoi eta Xanti Salvadorren ardura izan den soinuak ere garrantzia handia du ikus-entzunezkoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.