Ezagutu Zure Hiria egitasmoaren barruan hitzaldia eta bisita gidatua egingo dituzte aste honetan, ur azpiko ondareaz gogoeta egiteko.
Ur azpiko ondare arkeologikoa ezagutzeko aukera izango da.
Hondarribiko Arma Plaza Fundazioaren Ezagutu Zure Hiria egitasmoaren saio berri bikoitza egingo dute aste honetan. Urpekaritza eta urpeko urpeko ondare arkeologikoa izango dituzte gaitzak ostegunean izango den hitzaldiak, eta larunbateko bisita gidatuak.
Osteguneko hitzaldiak
Kirol urpekaritza eta ondare arkeologikoa: Gipuzkoako kostaldea eta Bidasoa ibaiaren uretaratzea izenburupean emango du Jose Manuel Mates Luque itsas arkeologoak. 19:00etan da, Arma Plazan.
Larunbatean, 11:00etan eta Irungo Gordailua eraikinean egingo den bisita gidatuaren gidari Mertxe Urteaga Gipuzkoako Foru Aldundiko arkeologia teknikaria izango da. Gordailuko gaien eta Urteagaren azalpenen bidez, bertaratzen direnek Higerreko uretan aurkitutako erromatar garaiko anforen, eta antigualeko ardoaren salerosketaren berri izango dute.
Larunbateko bisita gidaturako aldez aurretik izena eman behar da, doan izan arren. Hori egiteko bide hauek daude:
- Zuzenean Arma Plazaren eraikinean izena ematen.
- 943 64 36 77 edo 943 64 46 23 telefono zenbakietara deituz tokia eska daiteke.
- Arma Plazaren posta elektronikora mezua bidal daiteke tokiaren erreserba egiteko.