Kasino Zaharreko kideek meza eta bazkaria egingo dituzte hilaren 27an hogeita hamargarre urteurrena ospatzeko. Txartelak salgai daude jadanik.
Hondarribio Kasino Zaharraren egoitza.
Kasino Zaharra Hondarribiko Adinekoen Etxea zabaldu zutenetik 30 urte beteko dira. Horren harira hilaren 27rako festa handia antolatu dute bertako kideek.
Eguna hasteko, meza egingo dute herriko eliza nagusian, 12:30ean. Ondoren, 14:00ak aldera, Ardora jatetxera joango dira bazkaltzera eta han luntxa izango dute zain, 14:30ean otorduarekin hasteko. Bazkalostean izango da egunari onura handiagoa ateratzeko aukera, zalantzarik gabe.
Bazkarirako izena eman behar da, eta behin hori egindakoan, txartelak jasoko dituzte hori egiten dutenek. Horien prezioa 25 eurokoa da. Tiketak hilaren 21era arte daude salgai. Horiek hartzeko astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:30etik 12:00etara egingo da zabalik Kasino Zaharreko bulegoa.
Adinekoen etxeko arduradunek oroitarazi dute bazkarirako izen ematea egiteko 2018ko kuotak eguneratua egon behar duela.