"Oso harro" azaldu dira kirolari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideak. "Honek indar gehiago eman digu lanean jarraitzeko, azken urteotan egin dugun bezalaxe", diote taldetik.
BATeko neskak.
Bidasoa Atletiko Taldeak badu zer ospatu. Lehiaketetatik harago, arrakasta bat gehiago ekarri dute Irunera. Erreginaren Kopako eta Espainiako Txapelketatik ateratako egoera-orriek diotenez, emakumezkoen 8 talde onenen artean sailkatzea lortu du taldeak. Hala, Valencia Esports, FC Barcelona, Playas de Castellon, AA Catalunya Grupompleo, Pamplona At, At San Sebastian eta A.D. Marathon taldeen atzetik sailkatu dira neskak.
“Oso harro” azaldu dira kirolari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideak. “Honek indar gehiago eman digu lanean jarraitzeko, azken urteotan egin dugun bezalaxe”, diote taldetik.
Era berean, datorren otsailaren 2an, Anoetako belodromoan, Erreginaren eta Erregearen Kopari ekingo diotela jakinarazi dute taldetik. Aurten, gainera, beste bi talde gipuzkoarren aurka lehiatuko dira eskualdeko kirolariak: Real Sociedad eta Atletiko San Sebastian.