Klinkek ia 40.000 euro solidario lortu ditu 2018an

Uria Harresia kaleko elkarteak bederatzi bazkari solidario antolatu zituen joan den urtean.

36.897 euro. Hori da 2018an Hondarribiko Klink Elkarteak bazkari solidarioen bitartez lortutako kopurua. Ia 40.000 euro elkartasunerako. Duela urte gutxira arte, bi hilean behin antolatzen zituzten bazkari solidarioak Klinken, baina azken bi urteetan maiztasuna handiago dute, eta aurten bederatzi egin dituzte.
Klink Elkartea Minbiziaren kontra

AECC Gipuzkoaren aldeko bazkaria, apirilean

2018 urtean zehar, Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldeak, AECC Gipuzkoak, Munduko Begiakek, Domizko errefuxiatu kurduek, SMHren eta Maudayterraneoren Aita Mari proiektuak, Katxalin elkarteak, Pausokak eta Afagik jaso dute Uria Harresia kaleko elkartean bildutako dirua, baita Tokyoko olinpiar jokoetara iritsi nahi duen Lidia Yarza judokak. 2019ko lehena, Etiopiarako 2019ko lehen bazkari solidarioa hilaren 26an egingo dute, eta Etiopian lanean diharduen Angel Olaran misiolari hernaniarra izango da onuraduna. Olaran bera bazkarian izango dela aurreratu du Klinkek. Sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke 20 euroan, ohiko lekuetan: Alzaga Urdaitegia, Kaialde Gozodenda, Kofradiaren saltokia, Batzokia eta Klinken bertan. Bazkarira joaterik ez, baina helburuarekin bat egiten dutenek, elkartearen kontu solidarioan egin ditzakete ekarpenak (Es05 2095 5039 90 1061338918).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.