Gaur ere Itsas Etxea beteko dute 'Goazen'-ekoek

Bi egunetan 1.500 inguru gaztetxok ikusiko dute Hondarribian 'Goazen 5.0' telebista saioaren denboraldi berriko antzezlana.

Aurten ere arrakastatsua izango da Goazen 5.0 antzezlana Hondarribian. Lau saio programatu dituzte guztira, eta lau saioetan jendetza hurbilduko da Itsas Etxera. Atzo egin zituzten lehen bi paseak eta auditorioa leporaino bete zen. Gaurko saioetarako oraindik badira sarrerak, baina gutxi. 16:00etako emanaldirako 90 inguru geratzen dira eta 18:30ean hasiko den emanaldirako, 30 baino gutxiago (erosi hemen).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.