Luzarreta Gernika Batailoi euskalduneko kapitaina izan zen, 22 urterekin. Hari esker, lagun askok Bidasoa ibaia zeharkatzea lortu zuten, Frankismotik ihesean.
Paco Perez Luzarreta.
Joan den abenduaren 24an, Gernikako Batailoko azken gudari
Paco Perez Luzarreta hil zen. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak Luzarretaraen “bizipoza, esfortzua eta aberriagatik egindako lan guztia” goraipatu nahi izan du, eta haren iloba, senide eta lagunei doluminak bidali dizkie.
Luzarreta Gernika Batailoi euskalduneko kapitaina izan zen, 22 urterekin. Hari esker, lagun askok Bidasoa ibaia zeharkatzea lortu zuten, Frankismotik ihesean. Beran pasa ditu azken urteak, baina Irunen bizi izan zen urte luzez. Esaterako, Irungo harrobian eta Hendaiako fabrika batean egin zuen lan. Kepa Ordoki elkartean ere lagundu zuen, eta “bihotzez” eskertu diote bertako kideek egindako lan guztia.