'Go!azen 5.0' antzezlana, gaur eta bihar, saio bikoitzean

Go!azen telebista saioko 'Go!azen 5.0' antzezlanak Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriuma bisitatuko du gaur eta bihar.

Go!azen 5.0 antzerkia

‘Go!azen 5.0’ obrako antzezpen bat

Bi egunez, bina saio, 16:00etan eta 18:30ean. Go!azen telebista saioko antzerkiak Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriuma bisitatuko du aste honetan. Gaur (asteazkena) eta bihar izango da Go!azen 5.0 Hondarribian ikusteko aukera. Asier Burgete (Markel), Iker Villa (Ander), Ainhoa Larrañaga (Eli), Beñat Iturbe (Julen), Maria Redondo (Zuri) eta Itziar Urretabizkaia (Amaia) izango dira oholtza gainean ikusiko ditugun aktoreak. Telebistako istorioen antzerakoak antzeztuko dituzte, eta han ezagun egindako hainbat abesti kantatuko. Asko ez, baina saio guztietarako geratzen dira sarrerak. Leihatilako loteriaren zain geratu nahi ez baduzu, badaezpada Internetez erosi. 10 euro balio du sarrera bakoitzak, Kutxabanken kudeaketa kostua aparte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.