Baserritarrez jantzita, bihar, Urdanibia plazara
Txerria izango da ostiraleko protagonista nagusia Irunen ere. Bihar (hilak 21), San Tomas eguna egingo dute Urdanibia plaza inguruan.
- 08:30: Irungo Udalak Irungo Euskara Kirolak elkartearen laguntzarekin antolatutako nekazaritzako produktuen lehiaketa/erakusketa.
- 09:30: Lehiaketa/erakusketan parte hartuko duten postuak irekiko dituzte.
- 10:30: Ezti dastaketa, Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak antolatuta.
- 12:00: Barazkien, animalien eta eztiaren lehiaketen sari banaketa.
- 17:30: 17:30etatik 22:00etara, dantza eta trikiti taldeen emanaldiak.
- 17:30: Txorimaloak soinu taldearen emanaldia.
- 18:00: Adaxka dantza taldearen emanaldia.
- 18:30: Eraiki dantza taldearen emanaldia.
- 19:00: Irungo Udal Musika Eskolaren emanaldia.
- 19:30: Auntxa Trikiti Taldearen emanaldia.
- 20:00: Ibarla Meaka Dantza Taldearen emanaldia.
- 21:00: Meakako Adixkideak taldearen emanaldia.
- 21:30: Kemen Dantza Taldearen emanaldia.
- 22:00: Burrunba Elektro-Txarangak giroa alaituko du.