Hiriko eta Bidasoko surflariek eta argazkilariek olatuak nola ikusten dituzten plazaratzea izan da asmoa. Horretarako, bereziki Hondarribia eta Hendaiako irudiak bildu dituzte.
11 fitxa zintzilikatu dituzte hormetan.
Martindozenea Gaztelekuaren ‘Gabonak Inn’ programaren barruan, erakusketa berezia antolatu dute. Txingudiko Olatuak’ izenarekin titulatu dute, eta bihar (hilak 20) inauguratuko dute (18:30ean).
Antolatzaileek azaldu dutenez, “tokiko surfa %100ean aldarrikatzeko” baliatu nahi dute egitasmoa. Hiriko eta Bidasoko surflariek eta argazkilariek olatuak nola ikusten dituzten plazaratzea izan da asmoa. Horretarako, bereziki Hondarribia eta Hendaiako irudiak bildu dituzte.
Orotara, 11 fitxa daude ikusgai. Horiekin batera, mapa eta bideo bana ikusteko aukera eskainiko dute. 7 argazkilarik hartu dute parte egitasmoan: Javi Muñoz, Elur Cambroneo, Telmo Lopez, Stephane Salerno, Mikel Olaizola, Carlos Malles eta Jaime Izquierdo. Martindozeneatik jakinarazi dutenez, asteartetik ostegunera (17:00etatik 20:00etara) eta ostiral eta larunbatetan (17:00etatik 21:00etara) erakusketa bisitatzeko aukera izango da.