Irun eta inguruko haurren gozamenerako, bueltan da Pin Pan Pun parkea. Datorren asteazkenetik urtarrilaren 4ra bitarte zabalik egongo da.
Iazko parkean bildutako irudia.
Irungo, Bidasoko eta gertuko herrietako haurren gozamenerako, bueltan da Pin Pan Pun parkea. Datorren asteazkenean (hilak 26) zabalduko ditu ateak Ficoban Eguberrietako Haur Parkeak, eta urtarrilaren 4ra bitarte zabalik egongo da.
Teknologia, kirola, ikasgela ibiltaria, tailerrak, jolasak, gastronomia, barrakak, puzgarriak… Denetarik prestatu dute; hiru pabiloi oso hartuko ditu parkeak. Aurten gainera, ikastetxeek parkeaz gozatzeko egun bat gehiago izango dute (hilaren 17tik 20ra Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko 2.500 ikaslek bisitatuko dute Ficoba). Era berean, hilaren 30ean, goizez, arazo fisiko zein psikologikoak pairatzen dituzten haurrentzako soilik irekiko dute parkea.
3-13 urte bitartekoek 8 euro ordaindu beharko dituzte (3tik beherakoak, doan); helduen sarrerak ordea, 7 euroan eskura daitezke. Gainera taldekako sarrerak eskuratzeko aukera izango da: 10 urtetik gorako taldeetan, haur bakoitzeko heldu bat doan sartuko da. Ficobatik jakinarazi dutenez, aparkalekua doakoa izango da. Informazio gehiago,
Ficobaren webgunean.