Alegrek nabarmendu duenez, "azken urteotan Irungo Udalak eskaintzen duen LEPrik handiena da". Belaunaldi erreleboa egiteko baliagarria izango dela adierazi dute sailetik, eta hala, profil berriak sartu nahi dituztela udalean.
Pedro Alegre, gaurko agerraldian.
Irungo Udaleko Giza Baliabideen saileko ordezkari Pedro Alegrek jakinarazi berri duenez, udalak Lan Eskaintza Publiko zabala eskainiko du.
Orotara, 51 lanpostu eskainiko dituzte udalean. Alegrek nabarmendu duenez, “azken urteotan Irungo Udalak eskaintzen duen LEPrik handiena da”. Belaunaldi erreleboa egiteko baliagarria izango dela adierazi dute sailetik, eta hala, profil berriak sartu nahi dituztela udalean.
Orain arte, bitarteko langileek egin dituzte 51 lanpostu horien eginbeharrak, murrizketa legalak direla-eta. Hala, bi kategoria nagusitan banatu dituzte enplegu eskaintza guztiak: pertsonal funtzionarioa (34) eta laneko pertsonala (17).
Alegrek adierazi duenez, datozen egunotan zintzilikatuko dute eskaintza Gipuzkoako Agintaritzaren Aldizkarian. Informazio gehiago,
udalaren webgunean eskuragarri.