Blagan Euskara Elkarteak antolatuta hondarribiarrak 'Bihotzean daramagun mundua' zientzia-fikziozko eleberria aurkeztuko du gaur Kultur Etxean.
Maite Darceles idazlea
Blagan Euskara Elkarteak antolatuta Maite Darceles hondarribiarrak
Bihotzean daramagun mundua zientzia-fikziozko eleberria aurkeztuko du gaur Kultur Etxeko 103 aretoan, 19:30ean. Alberdaniarekin argitaratu du eta bere lehen eleberria da, aurretik lan harremanei buruzko saiakera bat idatzia baitu. Itxuraz, gaiari erreparatuz, bi lanak oso urruti dauden arren, bada parekotasunik, biek giza harremanez jarduten baitute.
XXI. mendeko bigarren erdialdean kokatu du Darcelesek eleberria. Liburuan gizarte distopiko bat irudikatu du, zeinetan denak aurrez-finkaturiko gidoi bati jarraitzen dion, sentimenduak erosten diren esperientziengatik ordezkatzeraino. Panorama ilun horretan, esperantzarako izpi bat ikusten du idazleak, badirelako beste gizarte bat amesten dutenak.
Horietako bat izango da Lorea protagonista, ikerlari sena duen gazte bat. Ia oharkabean ezezaguna zuen mundu batean murgilduko da, eta gizarte eredu ustez bakarretik kanpora beste aukerak badirela deskubritzen hasiko da.