19:30ean ekingo diote bertso emanaldiari, Kabigorrin. Gainera, bertso gauaren ostean afaltzeko aukera eskainiko dutela gogoratu dute.
Abel Zabala (ezkerrean) eta Iñigo Ugarte.
Kabigorrik, Irunabar Irungo Bertsoaren Bilgunearekin elkarlanean, urteko azken bertso gaua antolatu du datorren ostegunerako (hilak 13). 2018a behar bezala amaitzeko, “boskote mundial” baten emanaldia izango da: Jon Martin oiartzuarra, Nerea Elustondo legazpiarra, Maider Arregi oñatiarra, Andoni Zelaia hendaiarra eta Iñigo Ugarte irundarra. Gai jartzaile bezala Irungo Aitor Errazkin ariko da, eta bertso jarraiak Adrian Arruti irundarraren eskutik etorriko dira.
19:30ean ekingo diote bertso emanaldiari, Kabigorrin. Gainera, bertso gauaren ostean afaltzeko aukera eskainiko dutela gogoratu dute.