Bihar (asteartea), elkarretaratzea egingo dute Bernat Etxepare plazan, azaro bukaeran gertatutako eraso sexista bat salatzeko.
Bihar (asteartea), elkarretaratzea egingo dute Bernat Etxepare plazan, eraso sexista bat salatzeko. Azaroa bukaeran izan zen gertakaria, baina orain arte ez da publikoa egin. Hondarribiko Udalak 18:30erako deitu du bilkura,
Emakumeen Aurkako Indarkeriarik ez! lelopean.
Ez da hil horretan Hondarribian gertatutako eraso bakarra. Bi aste lehenago ertzainek gizon bat atxilotu zuten, bere bikotea kolpatu eta gero. Orduan, baina, ez zen elkarretaratzerik deitu. Erasoaren testuingurua kontuan izanik eta emakumea babeste aldera, elkarretaratzerik ez deitzea erabaki zen.
Bernat Etxepare plazatxoan elkarretaratuko dira