Datorren hilaren 10etik (astelehena) aurrera entrega daitezke jostailuak, Irungo Herriko Etxean, 11:00etatik 13:30tara eta 17:00etatik 19:30tara.
Herriko Etxean egingo dute bilketa solidarioa.
Irungo Sozialistek, Uxoa elkartearekin elkarlanean, Gabonei begirako jostailu bilketa solidarioa antolatu dute. Datorren hilaren 10etik (astelehena) aurrera entrega daitezke jostailuak, Irungo Herriko Etxean, 11:00etatik 13:30tara eta 17:00etatik 19:30tara.
Bildutako jostailuak Gurutze Gorriak jasoko ditu eta bertako boluntarioek egingo dute banaketa prozesua, errekurtso ekonomiko gutxien dituzten hiriko haurrek jaso ditzaten. ‘Euren eskubideak jokoan’ leloarekin izendatu dute kanpaina. Sozialistek jakinarazi dutenez, egoera onean mantentzen diren jostailuak ere jasoko dituzte, eta ez dute jostailu sexista edota belikorik onartuko (jostailu hezitzaileak lehenesteko deialdia luzatu dute).